Euskarazko asteko egunak

Euskaran badaude latinetik etorritako hitz asko, izan ere berarekin batera bizi izan zen zenbait mendeetan. Hala ere, asteko egunen izenak eragin gutxi izan dute euskaran.

Astea” hitza ez dator “septimana” latineko hitzetik. Izan ere euskal astea hiru egunekoa zen: astelehena (asteko lehen eguna), asteartea (asteko erdiko eguna) eta asteazkena (asteko azken eguna); baina gero, kristautasunaren eraginez zazpi egunetara pasa zen. Horregatik hiru egun horietara beste lau gehitu zitzaizkien: osteguna (eguena), ostirala (barikua), larunbata (zapatua) eta igandea (domeka).

astelehena → antzinako euskal asteko lehen eguna izateagatik datorkio izena.

asteartea → antzinako euskal asteko erdiko eguna izateagatik datorkio izena. Bizkaieraz, berriz, “martitzena” da, “Marteren eguna” esan nahi duena.

asteazkena → antzinako euskal asteko azken eguna izateagatik datorkio izena. Bizkaieraz, berriz, “eguaztena” da, “ilargiaren jaialdiaren hasiera” esan nahi duena.

osteguna → “Ortzi” pertsonai mitologikoaren izenetik sortzen da: ortzegun → osteguna. Bizkaieraz, berriz, “eguena” da, “ilargiaren eguna” esan nahi duena.

ostirala → “Ortzi igaro/ irago dela” esan nahi du: Ortzi + irago + -la → ortzirala → ostirala. Bizkaieraz, berriz, “barikua” da, “afari gabeko eguna” esan nahi duena (“Dies sine cena”): (a)bari ba(ga)ko eguna → (a)baribakoeuna → bari(b)akouna → bariakuna → bariakua → barikua.

larunbata → “lau egun jarraikiko ilbetea” esan nahi du. Bizkaieraz, berriz, “zapatua” da, judutar “shabbath” hitzetik dator, latinera “sabbatum”-era pasatu zena eta “atsedena” esan nahi du.

igandea → “ilargiaren iganaldia/ igoera handia” esan nahi du: igan handia → iganandia → igandia → igandea. Bizkaieraz, berriz, “domeka” da, latineko “Dominicus dies” hitzetik dator, gero “Dominica” hitzean laburtu zena.

7 Respuestas to “Euskarazko asteko egunak”


  1. 1 gorrixe miércoles, May 23, 2007 a las 15:46

    Oso artikulu interesgarria, ez nekien antzinan asteak hiru egun zituenik. Bitxia ta interesgarria.

    Agur!

  2. 2 andrea miércoles, octubre 29, 2008 a las 20:27

    nik banekien asteak lehen hiru egun besterik ez zituela, baina harrituta geratu naiz beste egunak nondik zetozen jakitean.

  3. 3 Irune miércoles, enero 26, 2011 a las 23:28

    hara, eskerrik asko. astegunak bizkaieraz nola esaten ziren jakin nahi nuen eta gauza gehiago ikasi ditut jajaj xD eskerrik asko berriz ere

  4. 4 Online Business viernes, marzo 16, 2018 a las 16:08

    bookmarked!!, Ӏ love y᧐ur web site!

  5. 5 ageda domingo, octubre 14, 2018 a las 20:22

    ezingo zenukete arabarrez jarri


  1. 1 internet marketing jobs los angeles Trackback en domingo, abril 10, 2016 a las 1:26
  2. 2 Euskarazko asteko egunak – Sinesmen Zaharra Trackback en lunes, May 15, 2017 a las 11:42

Deja un comentario




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

May 2006
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Categorías

Blog Stats

  • 3.456.046 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter