Sir Arthur Conan Doyle

Sir Arthur Conan Doyle dugu Sherlock Holmesen sortzailea. Berari esker, detektibeen eleberriak izugarrizko bultzada jasan zuen, Sherlock Holmesen bitartez. Eleberri mota honen aitzindaria Edgar Allan Poe izan zen, berak sortutako Auguste Dupin detektibearen eskutik. Baina, Sherlock Holmesek eleberri mota hau herrikoi bihurtu zuen. Baina Doylek kasualitatez sortu egin zuen Sherlock Holmes.

Doyle Edimburgo, 1859ko maiatzaren 22an jaio zen. Bere aita, Charles Altmont Doyle, estatuko funtzionarioa zen, baita margolaria ere noizean behin; bere amak, berriz, etxean lan egiten zuen baina literatura asko gustatzen zitzaion, eta horregatik bere eragina oso handia izan zen Doylengan.

Edinburgoko Unibertsitatean ikasi zuen Medizina. Bertan zegoela, Joseph Bell irakaslea ezagutu zuen. Irakasle honek joko analitikoak praktikatzen zituen bere ikasle eta pazienteen artean. Lehenengoz gaixoaren gaixotasuna esaten zuen igarpen hurbilduarekin eta ondoren, bere jatorria, familia, gustuak eta manerak. Irakasle honek eragin handia izan zuen Doylengan eta, Sherlock Holmesen sorkuntzari bidea eman zion.

Doylek 1885ean doktoratu egin zen eta, urte berean, Louise Hawkinsekin ezkondu egin zen, baina zoritxarrez, tuberkulosiak jota hil egin zen 1906ko uztailaren 4an.

Bere kontsultak ez zion ematen ondo bizitzeko adina diru, eta noizean behin eleberri txikiak idazten zituen. 1886an, izugarrizko eskaria izan zuen, Word & Lock etxeak 25 libera eskaini zizkion “Estudio en escarlata” izenburuko liburu bat idazten bazuen. Nahiz eta eskaintza dohakabea izan, Doylek onartu egin zuen eta horrela hasi zen Sherlock Holmes sorrera.

Jakin beharra dago, ez Sherlock Holmes ez Dr. John H. Watson ez ziren horrela deituko hasiera batean. Sherlock hasiera batean Sherrinford izan zen, eta Watson, berriz, Ormond Sacker -zorionez aldatu egin zituen. Gainera ez ziren 221B Baker Street-eko kalean biziko, baizik eta 221B Upper Baker Street-en.

Liburuen narratzailea Watson doktorea da, baina askoren ustez, Doyle bera da, hau da, Watson doktorea bera da istorioaren barnean –alter ego-. Sherlock Holmes, berriz, Joseph Bellen “alter ego” da.

Sherlock Holmesen fama ez zen bat-batean gauzatu, bi urte pasa behar ziren fama hori lortzeko. Behin fama lortuta, Doyle nobelagile famatu bilakatu zen. Hortik aurrera, Sherlock Holmesen gainerako abenturak “*Strand Magazine*”-an argitaratu zituen.

1893an, Sherlock Holmes hiltzea erabaki zuen, “hedadura handiko lanak” egiteko asmoz. Erabaki horrek ondorio latzak sortarazi zituen: bere amak hitz egiteari uko egin zion, irakasleak bere etxea eta “Strand Magazine”ko bulegoak setiatu zituzten, mehatxatuak jaso zituen, eta munduan zehar Sherlock Holmesen aldeko erakundeak sortu egin ziren. Arthur ahaztu egin zitzaion: “heroi bat hiltzen baduzu, mito bati bizia ematen buruzko”. Horrexegatik bere sorkaria berpiztea erabaki zuen eta berari buruzko istorioak idazten jarraitu zuen,1907an, Jean Leckierekin ezkondu zen.

Bere azkeneko urteak gizon nekatu eta mindu batenak izan ziren. Azken urte hauetan ideia enpiristei jarraitu zien eta haren munduan sinisten hasi zen, horregatik idatzi zuen “El regreso de las hadas” liburua. 1930eko uztailaren 7an, bihotzeko batez hil egin zen bere Sussex-eko etxean, bere emazte Jeani esanez: «hacia la gran y más gloriosa avertura de todas».

Doylek utzi digu ezagutu detektiberik famatuena, Sherlock Holmes. Beragatik izan ez balitz detektibeen eleberria ezin izango luke lortuko orain daukan fama edota inportantzia. Horregatik zorion dezagun Sir Arthur Conan Doyle-ri: Mila esker, Arthur!!!

Anuncios

0 Responses to “Sir Arthur Conan Doyle”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

mayo 2006
L M X J V S D
« Abr   Jun »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Categorías

Blog Stats

  • 3,358,791 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: