Mamurrak / Galtzagorriak

San Juan bezperan harrapa daitezke, sasi artean orratzontzi bat irekita uzten daba. Marik sortu ei zituen gizakiari bere eginbeharretan laguntzeko.

Izaki ñaño eta praka gorriz jantzitako iratxoak dira eta ekintza miresgarriak egiteko gaitasuna omen dute.

Hona hemen mito bat:

Arabako Añes herrian bazen gizon bat azitzat zeukatena. Bere etxea herritik zerbait urrun geratzen zen eta inor gutxi hurbiltzen zen leku hartara, non eta ez zuen arrazoi onen bat. Mundu guztiak beldur zion uzta on bat suntsi bait zezakeen edota edota egun batzuetan desagertu eginten zen eta usterik gutxienean berriro itzultzen zen herririk urrenenetatik gauzak eta ukenduak ekarriz. Horiek, gero bere magia egiteko erabiltzen zituen.

Urte askotan zehar, harreman honak izan zituzten bertako biztanleek eta aztiak, zeren eta guztora edukitzeagatik, nahikoa janari eta sua egiteko egurrez hornitzen bait zuten. Baina urteen joanean, aztia zakar eta berekoi bihurtu zen Egunetik egunera gauza gehiago eskatzen hasi zen.

Herriko biztanleek tirania hori jasan egiten zuten, ez bait zitzaien komeni aztia etsaitzat edukitzea… Baina geroz eta asegaitzago bihurtzen ari zen eta haien haserrea areagotzen.

Gauzak bere horretan jarraituko zuen aztiak ez balu ezkontzeko erabakia hartu izan. Alkateari mandatu bat bidali zion ezkondu nahi zuela adieraziz eta, beraz, biharamunerako andregaia bat prest edukitzeko agindua emanez. Haren ezkaera ez bazuen betetzen herria suntsituko zuena mehatxua bota zuen.

Alkateak Grazia izeneko neska gazte, alai eta eder bat hautatu zuen, eta gainera, buruz argia. Gazte honek ez zuen aztiarekin inolaz ere ezkondu nahi baina, bestalde, herria ez zuen inolako arriskuan jarri nahi.

Arazoa nola konpondu ez zekiela, gau hartan aztiaren etxeraino inguratu zen isil-isilik eta leihotik begira jarri zen, Aztia bere nahasketa haietako bat egiten ari zen. Lapiko handi batean belarrak eta hautsak botatzen zituen eta gero, makila handi batez nahasten zituen. Gero igitai bat hartu zuen mahai gainetik eta kirtena kenduz, han barrutik lau gizontxo atera zituen. Praka gorriak zeramatzaten eta jauzika hasi ziren hau esaten zuten bitartean:

-Zer egitea nahi duzu? Zer egitea nahi duzu?Graziaren harridura lau gizontxo haiek ikustean!!

-Eta orain? Zer egitea nahi duzu?-Orain, ezer ez, maitetxoak. Ez dakit zer egingo nukeen zuek gabe… Herrian jakingo balute zuek zaretela nire magia… JAJAJA!!… Baina… Ez dute inoiz jakingo!! Bihar goizerako ez badidate andregairik aurkitzen zuek bidaliko zaituztet herria suntsi dezazuen. Eta orain sar zaitezte igitaiaren kirtenean.

Gero argia itzali eta lotara joan zen. Grazia luzaroan geldirik joan zen, leiho kontra eserita, pentsatzen. Igitaia ohosteko erabakia hartu zuen eta, leihoa kontu handiz zabalduz, etxean sartu zen. Mahairaino joan eta igitaia hartu zuen.

Grazia laisterka atera zen etxetik igitaia eskuan zuela, baina egin zuen zaratak eta gizpntxoen oihuek aztia esnatu zuten. Honek zer gertatzen zen ikusi zuenean, ohetik jausu eta neskaren atzetik habiatu zen. Grazia ahal bezain bizkor zihoan, baina aztiak abiadura handiagoa zekarren.

-Itzuli iezadazu igitaia!! – Oihukatzen zuen aztia.

Graziak, etsiturik, aztia geroz eta hurbilago nabaritzen zuen eta ia bere ondoan zuenean, igitaia ahal bezain urrun jaurtiti zuen, harrizko bideraino. Igitaiak apurtu zen eta lau gizontxoak handik atera eta desagertu ziren.

Aztia bapatean gelditu zen, eguna argitzera zihoan.

-Madarikatua!! Zer egin duzu?! -galdetu zion aztiak.Grazia ari begiratzera itxuli zen. Egia ote zen ikusten ari zena? Aztia desagertzen ari zen!! Segundu gutxi barru, zeramana jazkia bakarrik geratu zen neskaren begien aurrean. Grazia laisterka itzuli zen herrira eta gertatutakoaren berri eman zuen.

Geroztik, urte azkotan zehar, herri hartako biztanleek gizontxoak eskuratu nahi izan dituzte. Horretarako, igitai baten kirtena uzten dute sasi gainean San Juan egunaren bespera gauean. Baina guk dakigula beintzat, oraindik ez du inor lortu Galtzagorriak eskuratzea.

Anuncios

0 Responses to “Mamurrak / Galtzagorriak”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

mayo 2006
L M X J V S D
« Abr   Jun »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Categorías

Blog Stats

  • 3,335,453 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: