Euskal Estatutua (1979)

1978ko urtarrilean, UCDren gobernuak Eusko Kontseilu Nagusia (EKN) sortu zuen. Azaroan, Eusko Kontseilu Nagusiak euskal batzar parlamentarioa bildu zuen euskal autonomia-erkidegoa eratzeko estatutu-proiektua egiteko, Konstituzioa onartu bezain laster gobernu zentralari aurkezteko asmoz.

Testu bat egin zuten, EAJak eginikoa oinarritzat hartuta. PCE, EE eta ESEIk onartu egin zuten, UCDk babestu egin zuen, baina baldintza batzuk jarrita. Kanpoan geratu ziren AP eta HB. Era berean sozialistek lan eta segurtasun nazionalaren arloetan zuzenketa batzuk proposatu zituzten. Abenduan, Gernikan aurkeztu zuten eta Gorteetara eraman. Estatutu Egitasmoa Gorteetan aurkeztu ondoren Suarezek Estatutuari buruzko akordioa egin zuen euskal abertzaleekin. EAJ abstenitu egin zen Konstituzioaren referendumean, baina Autonomia Estatutua negoziatzea erabaki zuen. Printzipio batzuk leundu egin zituzten, eta jatorrizko testua aldatu zuten Konstituzioaren esanetara egokitzeko. 1979an, Adolfo Suarezek testua Karlos Garaikoetxea Eusko Kontseilu Nagusiko eta EAJko presidentearekin adostu zuen.

EAJ, PSOE, UCD, EE, PCE eta APren zati batek baietz esan zuten; HBk, EMK-k, LKIk eta hondakin tradizionalista foralismoa gordetzearen aldeko batzuek ezetzaren aldeko kanpaina egin zuten. 1979ko urriaren 25ean erroldaren %54k onartu zuen Estatutua; abstentzioa %40 izan zen, eta ezetza %6.

Gernikako Estatutua euskal eskaera historiko batzuetan aurrerapauso garrantzitsua izan zen, baina, funtsean, Gerra Zibilean indarrean egon zen estatutuaren antz-antzekoa zen.Idei nagusiak

-Espainiako Estatuaren barruan, Euskal Herria autogobernua lortzeko “autonomia erkidego” bihurtzen da. Hori 1978ko Espainiar Konstituzioa jasotzen duen “autonomia eskubidea”ren eta Estatutuaren bitartez gauzatzen da.

Estatutua autonomia erkidegoko oinarrizko arau instituzionala izango da; erregimen autonomikoaren baldintzak, antolaketa, instituzioak eta mugak ezarriko ditun oinarrizko lege edo araua.

Euskal Autonomia Erkidegoa (printzipioz) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia lurralde historikoak osatuko dute, eta Nafarroa (Espainiar Konstituzioan aipatutako prozesua jarraituz) bertan sartzeko aukera irekita uzten da. Aipagarria da “lurralde historiko” izena erabiltzea, honekin garai bateko Foruek eskaintzen zuten autogobernuaren bere eskurapena bezala aurkezten baita erregimen autonomikoa (Foruak eta Estatutua parekatuz).

Euskal Autonomia Erkidegoko aginteak izendatzen dira:

  • Eusko Legebiltzarra (Parlamento Vasco)
  • Eusko Jaurlaritza (Gobierno Vasco)
  • Lehendakaria, gobernuaren burua

Hiru eskumen mota egokitzen dira:

  • Estatuarenak bakarrik
  • Autonomiarenak bakarrik
  • Estatua eta Autonomia konpartitutakoak
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

mayo 2006
L M X J V S D
« Abr   Jun »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Categorías

Blog Stats

  • 3,359,720 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: