Borisena (Txuma Murugarren)

Borisena itxita zegoen arratsalde hartan,
ezin izan genuen txuririk hartu
eta zeure begiak nekatu ziren bapatean,
bizitzaren nekazioak emandako logure mugagabeagatik.
Kotxean arrotz sentitzen ginen, hutsik,
eta beste nonbait topatzen saiatu ginen.
Igandea zen, astearen zeroa,
eta inor ez zebilen kalean.
Hotz zinen, baina ez zegoen mundu honetan nahiko bero
zure zulo beltzetik jaiotzen zen hotza baretzeko.
Gaur ezin izan dut lorik egin esan zenidan
gasolindegian ginebra botilak erosi genituenean.
Eta halere zeure begiak erdi itxita,
munduak ematen zizun nekazioa.
Noizbait oroitu zinen haurtzaro urruneko oporraldiez,
ibai ertzean lo zinela,
eta noren oroimenakziren horiek galdetu zenuen zure baitan,
nor zen sasoi horretan edo pixkat
geroxeago hil zen gizaki garbia.
Zeure amaren etxean, oraindik argazki
zahar horretan ikus dezakezuna,
liburu baten aurrean, eskolan, begi handi irekiak,
munduak nekatu gabeko begi horiek
zituen haur miresgarria non zen ?
Gaur ezin izan dut lorik egin esan zenidan
gasolindegian ginebra botilak erosi genituenean.

Anuncios

0 Responses to “Borisena (Txuma Murugarren)”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

mayo 2006
L M X J V S D
« Abr   Jun »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Categorías

Blog Stats

  • 3,346,173 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: