Txuma Murugarren abeslaria

Artikulu hau eskaini nahi diot nire abeslari gogokoenari: Txuma Murugarren. Mila esker Deustuko Unibertsitateko Euskal Filologiaren 30.urteurrenean egoteagatik.

Txuma Murugarren Errenteria-Oreretan (Gipuzkoa) jaio zen, baina gazte zelarik Enkarterrietara jo zuen eta bertakotu egin zen. 1984. urtean ekin zion bere musika ibilbideari, eta zenbait proiektutan parte hartu ostean, 1990an Sasoi Ilunak taldean egin zen ezagun. Hiru disko argitaratu zituen taldeak (1991n “Sasoi Ilunak”, 1993an “Herri Xumeak” eta 1998an “Harakina”).

Taldea bertan behera gelditu zen eta bakarka aritzeari ekin zion. “Nire leihoak” disko argitaratu zuen lehenik 2000. urtean, Oihuka diskoetxearen eskutik, pop estiloko kantu goxoak bilduta. Abesti batzuetan banda baten laguntza izan duzueneta, besteetan, berriz, bere gitarra akustiko eta ahotsarekin osatu zituen kantuak. Pop-aren alaitasuna eta kantautoreen sakontasuna batu zituen disko honetan. Musikari ugarik hartu zuen parte diskoan, Hemen tartean, Karlos Aranzegik (Bide Ertzean) baterian, Alberto Bosch-ek (Lau Behi) baxuan, Haritz Harreguyk (Berri Txarrak-en teknikaria) gitarra eta nahasketetan, Mikel Azpirozek (Lau Behi) teklatuetan, Sasoi Ilunak taldeko partaideek, Piztiak-eko Josuk eta Txominek…

Ondoren, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen babesera bildu zen eta “Hegazkinen arima” izeneko bigarren diskoa 2001. urtean argitaratu zuen. Diskoko abestiak PiLT taldeko Rafa Ruedak landu zituen eta gitarra gehienek zuzeneko parte hartzea izan zuten. Aurreneko lanaren gehiegikerietatik at, hobe bereizi ziren lan honetako hamaika kantuak: hamar berriak izan ziren eta hamaikagarrena Sasoi Ilunak taldeak ia hamar urte lehenago kaleratutako diskoari sarrera eman zion “Izaskun” abestiaren bertsioaizan zen.

Gauak, neskak eta maletak” iritsi zen gero, 2003. urtean. Disko horretan. nolabait, bere kantuen soinua nolabait finkatu zuen. Txuma melodikoa, Txuma klasikoa, Txuma indartsua, Txuma hunkigarria eta bere beste hainbat alderdi bildu zituen diskoan. Diskoak eta kantuak barrutik egiten dituela argi eta garbi erakutsi zuen artistak bere hirugarren lan horretan.

Orain arte helarazi digun azken diskoa “Nire anaiaren kotxeko argiak” izan da (2004). Bertan urrats bat gehiago eman zuen musikariak eta elektronikara hurbildu zen, bere izateko modua eta bere dotoretasuna galdu gabe.

Txuma Murugarrenek disko sakon eta anitzak egin ditu goi mailako musikarien laguntzaz eta kantu leunak, rock gordina, popa eta intimismoa aurki ditzakegu bere kantutegian.

Anuncios

0 Responses to “Txuma Murugarren abeslaria”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

mayo 2006
L M X J V S D
« Abr   Jun »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Categorías

Blog Stats

  • 3,345,150 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: