Kontzertu ekonomikoak

Karlistek Hirugarren Gerra Karlista galtzearen ondorioz, Canovas del CAstillok 1876ko uztailaren 21eko legearen bitartez foruak abolitu zituen.

Lege horren bitartez Foru Aldundiak desegin zituen desobedentzia zibila egiteagatik eta, derrigorrezko soldadutza eta Estatuko Ogasunari zergak rdaintzeko agindua ezarri zituen. Hala ere, foruak abolitzean, esparru juridiko, ekonomiko eta administratibo berria ezarri zen: Kontzertu Ekonomikoa (1878ko otsailaren 28an arautu zena).

Kontzertu Ekonomikoak
Kontzertuaren sistemak zehazten du administrazio eremu jakin batek gobernu zentralari ordaindu beharreko kontribuzio, errenta eta zerga-kopurua.

1-Lehen Kontzertu Ekonomikoa (1878 – 1886)
Gobernuaren eta probintzietako aldundien arteko hitzarmena zen: probintzia estatuari urtero zergen zati finko bat (kupoa) ordaintzen zion, eta aldundiak zerga gehienak jasotzeko eskubidea zuen (aduanetako mugasariak, tabakoa eta antzeko beste monopolioak salbu). Honek, aldundiei beren zergak ezartzeko eta, bide batez, administrazio-eskumen bereziak eskuratzeko aukera eman zien.

Zergak Espainiako beste probintzietan baino txikiagoak ziren eta hau, agian, kapitalak eta inbertsioak erakartzeko baliagarria izan zen, Bizkaia eta Gipuzkoa bizkor industrializatzen ari ziren garaian. Aldundiek gastua antolatzeko zuten autonomia eta erraztasuna (ez zuten estatuko administrazioak dirua noiz bidaliko zain egon behar) onuragarriak izan ziren bertako ekonomiarentzat, garraiabideen arloan batik bat.

Foru-garaiko sistemarekiko desberdintasunak nabariak dira, hala ere, 1876 aurretik zerga-ordainketa ez zen batere erregularra, “borondatezkoa” zen, baina, ordutik, akordioa Espainiako gobernuaren borondatean geratu zen. Izan ere, kontzertu ekonomikoa foru-sistematik egitura konstituzionalera igarotzeko “behin-behineko” neurria zen. Baina, aldundien presioagatik eta euskal gizartean lortu zuen adostasunagatik, finkatuz joan zen eta bigarren kontzertua sinatu zenean, 1887an, “instituzionalizatu” egin zela esan daiteke.

2-Bigarren Kontzertu Ekonomikoa (1887 – 1893)
Iraupena ez zen mugatu, iraunkortzat hartu zen. Sagasta liberalaren alderdiak agintea hartu zuenean, diru-premia handia zegoen eta Kontzertuaren berrikuspenerako agindua eman zuen. Gamazok kupoa igotzea eskatu zuen, baina foru-diputazioek, kontzertuak galtzeko arriskua ikusirik, akordioa sinatu egin zuten.

3-Hirugarren Kontzertu Ekonomikoa (1894 – 1905)
Kupoa igo zen arren, ez zen produkzioaren bezalakoa izan. Foru-diputazioen administrazio eta ekonomia-independentzia onartu zen.

4-Laugarren Kontzertu Ekonomikoa (1906 – 1925)
Nekazal eta hiri-oligarkiak osatutako foru-ligak, interes politiko eta ekonomikoak bultzaturik, kontzertuaren berrikuspenean eragin nahi izan zuen. Ligaren kontrakoak izanda ere, nazionalistek ere negoziazioan parte hartu zuten, eta azkenik kupoa ez oso altua eta hogei urteko iraupena lortu zen.

5-Bosgarren Kontzertu Ekonomikoa (1925)
Crédito de la Unión Minera erakundearen porrota zela eta, Bizkaiko finantzariek Foru-Diputazioari mailegua eskatu zioten eta horrek baiezkoa eman zuen kontzertuen kupoa berrikusteko baldintzapean. 1951 bitarteko iraupena izateko sinatu bazen ere, Espainiako Gerra Zibilean dekretu batez Francok Bizkaia eta Gipuzkoakoak ezabatu zituen (1937) eta Arabakoa eta Nafarroako konbenioa mantendu zituen, hala ere, bi herrialde hauen eskubideak murriztu egin

6-Gaur egungo Kontzertu Ekonomikoa (1981)
Franco hiltzean, bere dekretuaren kontrako kanpaina hasi zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek “Foru Aldundi” izena berreskuratu zuten. 1981ean Bizkaiak eta Gipuzkoak beraien Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zuten, Nafarroa, berriz, 1982an “Foru-erregimenaren Berrintegrazio eta Hobekuntzarako Lege Organikoa“ren bitartez.

Anuncios

0 Responses to “Kontzertu ekonomikoak”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

abril 2006
L M X J V S D
« Mar   May »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Categorías

Blog Stats

  • 3,336,071 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: