Gerra Karlistak

Dena Fernando VII.a hiltzean hasi zen. Gerran absolutistak eta liberalak elkarren aurka borrokatu ziren. Gerra gaurko Euskadin eta Nafarroan ibili zen batik bat, baina Kataluniako, Aragoiko eta Valentziara ere iritsi ziren. Liberalek Isabel II.aren alde borrokatu zuten, horregatik “Isabelinoak” zeritzan; absolutistak, berriz, Karlos Maria Isidroren aldekoak ziren (Karlos V.a izan zitekeena) eta berarengandik hartu zuten izena, “Karlistak”, alegia. Gerra hau hiru gudetan eman zen:

Lehenengo Gerra Karlista (1833-1844)
Gerra hau Euskadin gertatu zen, baina Katalunia eta Aragoira ere hedatu zen. Karlismoa oso entzutetsua izan zen lurralde hauetan arrazoi hauengatik: erlijioaren defentsa, foruzaletasuna, lur-jabetzan jaurerri-egiturako ordena edukitzea eta absolutismoaren aldekoak izatea.

Lehenengo altxamenduek huts egin zuten, baina Tomas Zumalakarregi armadako koronel eta lider ospetsuak gerrilla taldeen buruzagitza hartu eta 30000 boluntarioko armada eratu zuen. Zumalakarregik, gerrillen eta ustekabeko erasoen taktika erabili zuen. Karlistek oso ondo ezagutzen zutelako ingurua. Euskadi bilakatu zen karlisten babesleku. Liberalek Amezkoan galdu ondoren, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Errioxa-Arabarra karlisten agintepean geratu ziren. Dena dela, gorte karlistaren helburu nagusia Bilbo konkistatzea zen, nazioarteko onespena lortzeko. Zoritxarrez, Zumalakarregi Begoñako setioan hil egin zen eta, handik gutxira, Espartero jeneral liberalak setioa apurtu zuen. Gerrak aurrera jarraitu zuen eta karlistak egoera hobetzen saiatu ziren arren, karlistak moral gabe zeuden.Azkenean, Maroto eta Esparteroren arteko hitzarmenaren bitartez amaitu zen, Bergarako hitzarmenaz ezagutzen duguna. Amaiera Maroto eta Esparteroren elkarren arteko besarkadaren bitartez sinbolizatu zen. Karlistek Isabel II.a erreginatzat hartu zuten eta gobernu liberalak hitz eman zuen hitzarmena onartu zuten militar karlistei haien kategoria gordeko zuela, eta euskal lurraldeen foru-erregimena errespetatuko zuela.

• Bigarren Gerra Karlista (1846-1849)

Lehen gerra karlista bukatuta, karlista ez ziren intelektual batzuk karlismora hurbiltzen hasi ziren: bat zetozelako karlismoarekin tradizioa bultzatzeko eta iraultza gelditzeko. Momentu horretan, pentsaera katoliko-frantsesaren eredura sartu zen Espainiako pentsaera tradizionalistan eta karlismoaren eragina bereganatu zuen. Denborak aurrera egin ahala, karlismoak gero eta jarraitzaile gehiago egin zituen.

Horrez gain, foruen sistemari esker, egonkortasuna handitu eta 1846an bigarren gerra karlistak hasi zen baina ez zuen babesik izan Euskadin. Euskadi eta Nafarroan ez zen mugimendu garrantzitsurik gertatu, baina Katalunian, Cabrera jeneralak 10000 matxinatuen agintea hartu zuen. Hala ere, atxilotuak etengabe fusilatu zituztenez, ezin izan zen armada erregularra eratu. Laguntzarik egon ez zenez, gerra 1849ko maiatzaren 18an amaitu zen.

• Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876)

1868ko iraultzak Amadeo Savoiakoaren monarkia ezarri zuen, baina laster porrot egin zuen eta Espainiako I. errepublika (1873-1874) ezarri zen. Bi gertakizun hauengatik karlistak ugaldu egin ziren. Lehenago isabeldar izandako erdiko mailako jabeek, beldurragatik, karlismoaren alde jokatu zuten, gizarte barruko ordena defendatzeko baliabide militar bakarra hori ikusten baitzuten.

Karlismo ideologi berri hau (neo”karlismoa”) garrantzitsua izan zen Euskadin eta Seiurteko Demokratikoko hauteskundeak erraz irabazi zituen, hirietako foruzale askok, karlismoaren alde egin zutelako. Karlismoa Elizaren beso armatua ere bilakatu zen. Elizaren eta liberal erradikalen zentralismoak mehatxatuta zeuden foruen nagusitasunaren alde egiteko prest agertu zen Euskadin.

Karlos VII.a erregegaitzat hartuta, karlistak borrokan hasi ziren berriro, Nikolas Ollo buruzagi zutela. Zumalakarregiren antzera, armada txiki bat eratu zuen eta euskal lurralderik handiena hartu zituen, hiriburua Lizarran ezarriz. Karlistek Bilbo setiatu zuten berriro, baina hiriak gogor eutsi zion erasoari armada laguntzera etorri zen arte. Karlistek atzera egin behar izan zuten euren buruzagia, Ollo jenerala, etsaien kanoikada batek jota hil zuelako. Halere, gerrak aurrera jarraitu zuen, baina 1874an, Alfontso XII.a (Isabel II.aren semea), errege izendatu zutenean, Karlos VII.ak agintari katoliko eta kontserbadoreen laguntza galdu zuen. Kanpoko laguntza gabe, karlistek atzera jo behar izan zuten. Apurka-apurka karlistek muga igaro eta atzerrira jo zuten. Arlo militarrean galdu ondoren, karlismoa politika arloan borrokatzen hasi zen. Espainiako politika zabalean muturreko eskuinean kokatu zen, kokapen marjinala edukiz.Alfontsotarren garaipenaren ostean, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foruak abolitu ziren. Hala ere, gerta zitekeen ezegonkortasun politikoa Cánovas del Castillok saihestu egin zuen, kontzertu ekonomikoa sortuz. Lege hori lehenengo ahalegina izan zen batasun konstituzionala lortzeko, euskal Foru Aldundien tradizioko autonomia fiskala onartuz.

Euskal Foru Aldundiek, zergak finkatu, bildu eta administratzeko gaitasunari eutsi zioten, betiere, Estatuari urtero aldez aurretik finkatutako kopuru bat ordainduz gero (kupoa). Kontzertu ekonomikoen bidez, aldundiek autonomia administratibo zabala zuten eta hezkuntzan, ongintzan, errepideetan, trenbideetan eta ordena publikoan jarduerak garatzeko aprobetxatu ziren. Horrela, Foru Aldundiek administrazioa herritarrengana hurbildu eta probintziek kalitate handiko zerbitzuak izan zituzten.

Anuncios

1 Response to “Gerra Karlistak”


  1. 1 Juegos Online Viernes, junio 28, 2013 en 11:37

    Hello i am kavin, its my first occasion to commenting anywhere, when i read this paragraph i
    thought i could also make comment due to this
    good article.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

febrero 2006
L M X J V S D
« Ene   Mar »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728  

Categorías

Blog Stats

  • 3,359,720 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: