Euskalkiak

Hizkuntzek eskualdeetan zehar aldaera desberdinak izaten dituzte, batik bat ahozko erabileran. Hizkuntza bat banatzen den era nagusietako bakoitzari dialektoa deritzo. Arlo fonetikoan, lexikoan eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak izaten ditu eta lurralde jakin batean erabiltzen da.

Euskarak ere baditu dialektoak, eta hauei euskalkiak deritzegu: mendebalekoa, erdialdekoa, nafarrera, nafar lapurtera, ekialdeko nafarrera -zaraitzuera eta erronkariera- eta zuberera.

1. Euskalkiak eta euskalariak historian zehar:
Noiztik hitz egiten dira euskalkiak?

Joannes Leizarraga idazle lapurtarrak, Euskal Herrian zehar bere garaian zeuden euskara aldaerez konturatu zen, ia etxe batetik bestera ere hizkera aldatu egiten zela.

Arnaud Oihenart, latinez idatziriko historia liburuan euskararen aldaerez hitz egin zuen: iparraldekoa, nafarrera, gipuzkera -honen barruan Arabakoa ere sartu zuelarik- eta bizkaiera.

Manuel Larramendik, gipuzkera, bizkaiera eta nafarrera edo lapurtera aipatu zituen.

Juan Mateo Zabalak, bizkaieraren barruan dauden aldaerez hitz egiten du.

Luis Luziano Bonaparte Printzeak, euskararen dialektologiaz egin den lanik ederrena eta garrantzitsuena egin zuen: 8 euskalki, 25 azpieuskalki eta 50 aldaera bereizten ditu.

Bonaparte Printzearen ondoren ugari izan dira euskal dialektologiaz jardun dutenak: Willen Jan Van Eys holandarra, Julien Vinson frantsesa, Arturo Kanpion nafarra, Georges Lacombe frantsesa, Koldo Mitxelena errenteriarra, eta Lekeitioko Resurrección Maria Azkue. Azkuek Bonaparte Printzeak jasotako materiala erosi eta ikertzen jarraitu zuen, berak bildutakoa ere gutxi izan ez zelarik. Diccionario Vasco-español-francés hiztegia zuzenketa batzuk proposatu zizkion Bonapartek egindako sailkapenari.

2. Euskalkien sailkapena:
Mendebaleko euskalkia, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Deba Arroan (Eibar, Bergara, Oñati, Arrasate, Eskoriatza…) eta Arabako iparraldean ere erabiltzen da. Zuazoren ustez, Araba gehienean, Burgosko iparraldean eta Errioxan hitz egiten zen euskara tankera honetakoa zen.

Erdialdeko euskalkia Gipuzkoan eta Nafarroako mendebalean mintzatzen dena da.

Nafarrera Nafarroa Garaian hitz egiten dena da. Zuazoren ustetan; Erronkarikoa, hilda egon arren, eta Zaraitzukoa, galzorian dagoena, oso bereziak dira eta ekialdeko nafarrera izeneko multzoan sartzea proposatu du.

-Iparraldean, bi euskalki bereizi ditu: Zuberoako zuberera eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko nafar lapurtera. Muga kontuak ez daude hain argi.

Euskalkien sailkapena, badira beste berezitasun garrantzitsu bi. Literatura euskalkiak eta aho euskalkiak, literatura euskalkiak euskal literatura idatziaren historian zeresan handia izan dutenak dira, hau da, lapurtera, zuberera, gipuzkera eta bizkaiera. Aho euskalkiak guk lehenago ikusi ditugunak dira.

Anuncios

1 Response to “Euskalkiak”


  1. 1 Juegos De Friv Domingo, julio 28, 2013 en 9:57

    Hi there, You have done an excellent job. I’ll certainly digg it and personally recommend to my friends. I’m sure they’ll be benefited from this website.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

febrero 2006
L M X J V S D
« Ene   Mar »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728  

Categorías

Blog Stats

  • 3,379,223 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: