Gerra Zibila Euskal Herrian

Euskal lurretan bi eremu bereizi ziren:

  • Araba eta Nafarroa alderdi nazionalean geratu ziren. Agintari militarrak tartean egon ziren eta eskuineko alderdiek trebezia eta azpikeriaz jokatu zuten. Erreketea, milizia karlista, funtsezkoa izan zen kontrola eskuratzeko.
  • Bizkaiak eta Gipuzkoak Errepublikari leial izaten jarraitu zuten. Gipuzkoan, eskuineko militar batzuk eta Loiolako kuarteletako soldaduen taldeak altxatu egin ziren; baina ezkerreko miliziek eta Guardia Zibilak erraz hartu zuten mendean matxinada. Bizkaian, Echevarría Novoa gobernadore zibilak lasaitasuna gorde ahal izan zuen, eta euskal nazionalismoak Errepublikari leial izaten jarraitu zuen.

Gipuzkoako konkista
Gipuzkoako Defentsa Batzarra eratu zen, CNT, EAJ eta Fronte Popularreko alderdi guztiek osatuta. Baina euren arteko desberdintasunek gatazka gogorrak sortu zituzten, anarkisten eta abertzaleen artean, ezarri beharreko politikari eta presoekin egin behar zenari buruz.
Beorlegi koronelak Nafarroako boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien agintaritza hartu, erasoa jo eta Irun hartu zuen. Haren ondorioz, Frantzia iparraldeko eremu errepublikanotik bakartuta geratu zen. Irun hiriari su eman zioten nazionalistek erabili ez zezaten.
Donostian, anarkistek hiria etxez etxe defendatu nahi zuten; abertzaleek, berriz, defendatu ezin zitekeela ikusirik, joan egin nahi zuten. Azkenean, nafarrek Donostia hartu zuten eta Gipuzkoa tropa nazionalen esku gelditu zen. Hil horren amaieran, frontea Deba haranean kokatu zen. Hala ere, berrogeita hamar mila errefuxiatuk Bizkaira ihes egin behar izan zuten.
Bizkaiko konkista
Bizkaiko Defentsa Batzarra, abertzaleen parte-hartzea Gipuzkoan baino handiagoa izan zen. Estatutua Gorteetan onartu ondoren (1936ko urriaren 1ean) Eusko Jaurlaritza sortu zen.

Jose Antonio Agirre jeltzalea abertzaleek eta ezkerreko errepublikarrek eratu zuten gobernu mistoko (lau EAJkoak, hiru PSOEkoak, bar ANVkoa eta beste bar PCEkoa) lehendakari izendatu zuten. Eusko Jaurlaritzak berezko dirua, polizia (ertzainak), ikurrina (autonomiaren bandera), nazioarteko politika eta euskal armada edo Euzko Gudarostea sortu zituen.

Azaroan, Eusko Jaurlaritzak Legutianon (Arabako Villareal) erasotzea erabaki zuen, Arabako defentsaren giltza zen-eta. Baina herritarren defentsa gogorrak eta laguntzera etorritako soldaduek erasoa ezerezean utzi zuten.
Porrot borren ondorioz, Bizkaian defentsa-gerrikoa prestatu behar izan zuten: burdina-gerrikoa. Baina baliabiderik ez zegoenez, Bilbo babesteko bakarrik erabili zuten.
Mola jeneralak, Bizkaia konkistatzea erabaki zuen, Espainia nazionalak gerra jarraitzeko beharrezkoa zuen aberastasuna eskuratzeko. Berrogei mila gizonek hartu zuten parte: espainolak aurrealdean eta italiarrak atzealdean. Horrez gain, Kondor legioko italiarrek eta alemanek osaturiko abiazioaren babesa ere bazuten.
1937ko apirilaren 26an, Kondor legio alemanak Gernika bonbardatu zuen. Picassok gerrako izugarrikerien sinbolo bihurtu zuen Gernika izen bereko margolanean.
Mola jenerala hegazkin-istripuan hil zen arren, Dávilak hartu zuen Molak utzitako lekua eta burdina-gerrikoaren kontrako erasoa zuzendu zuen. Gerrikoa ez zen uste zuten bezain eraginkorra izan eta, gainera, nazionalek bazekizkiten zein ziren gotorlekuaren punturik ahulenak Alejandro Goicoechea, gerrikoaren ingeniarien buruak eta eskuindar klandestinoak esanda. Frontea apurtu zutenean, nazionalek Bilbo inguratu zuten eta Artxandatik behera hirira jaitsi ziren.
Azkenean, 1937ko ekainaren 19an Bilbo oso a hartu zuten. Bilbo galdu zutenean, euskal gudarostekoek Bizkaia utzi eta Santoñara alde egin zuten, borrokan jarraitzeko. Baina abertzaleak porrot eginda zeuden eta italiar boluntarioen eskuetan utzi zituzten armak, Santoñako hitzarmena izenekoan. Baina gero frankistek ez zuten hitzarmena bete eta epaitu egin zituzten.

Anuncios

0 Responses to “Gerra Zibila Euskal Herrian”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

febrero 2006
L M X J V S D
« Ene   Mar »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728  

Categorías

Blog Stats

  • 3,359,720 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: