Foro III

(Artikulu hau wikipediako artikuluetan oinarrituta dago, eta http://www.mouse.cl-en agertzen den artikulu batean ere)

Denok badakigu nola idatzi behar dugun, bai orri batean eta bai ordenagailuan ere. Baina interneten idazten dugunean gauzak aldatzen dira, izan ere internetek hainbat forma edo plataforma ditu testuak adierazteko.

1- Testu estrukturatua, izan zen lehenengo plataforma. Hau guztiz erraza zen eta edonork egin zezakeen modu honen bitartez web orrialde bat.

2- HTML: Denborarekin web orrialdeak formatu honen bitartez egiten hasi ziren. Hitza ingelesa da, HyperText Markup Language (hipertestuko dokumentuen hizkuntza-formatua), marken hizkuntza da testuak estrukturatzeko eta modu hipertestuan aurkezteko. Web orrialdeen oinarrizko formatua da eta horregatik da hain garrantzitsua. HTML-ek etiketak erabiltzen ditu, nabigatzailean testua nola agertu behar duen zehazten dutenak.

Etiketen hizkuntza, dokumentu elektronikoak estrukturatzeko eta formatua emateko arauen multzoari deritzo. Etiketok elementu baten hasiera eta amaiera zehazteko erabiltzen dira: paragrafo bat, titulu bat. Bere sintaxi orokorra hurrengoa da:

<etiqueta>contenido entre etiquetas</etiqueta>

Ezin dezakegu zein izan zen lehenengo HTML-a, asko baitzeuden. 1993an, hasi zen “HTML+”-en eraketa. Hauxe oinarrizko HTML-ren ondorengoa izan zen eta HTML 2.0 izenaz ezagutu egin zen. 1995ean, HTML 3.0 proposatu zen “W3C“-ren eskutik. Honetan, berrikuntzak ezarri ziren: taulak egitea, testua isuria izatea… **HTML 3.1** ez zen inoiz proposatu eta HTML 3.2 kaleratu zen. HTML 4.0 izan zen HTML-ren azkeneko bertsioa. Honen ondorengo berrikuntzak XML-ren formatuarekin bat eginez eratuko dira, XHTML sortuz.

3- XML: Web orrialdeak egiteko beste formatu bat da. Hitz ere ingelesa da, eXtensible Markup Language (hizkuntza-formatu zabalkorra), W3C-ek (World Wide Web Consortium) egina. Formatu honek web orrialdeak semantikoagoak izatea zuen helburu. Bere benetako zeregina HTML ordezkatzea izan zen.

HTML bezala, testu planoetan oinarritzen da non etiketak erabiltzen dituen. Baina, XML etiketa hauek definitzen dituzte beraien funtzioaren arabera. XML-an hainbat hiztegi sortu dira beraren aplikapenak adierazteko: XHTML, XSL-FO, XSLT, XLink, XPointer eta Schema. Gainera, erabilera zehaztuetarako bertsioak ere badude: MathML (matematika formulak), SVG (grafiko bektorialak), RRS (berrien sindikatzailea) edo XBRL (zati finantzagileak).

Batzuen ustez XML nahiko astuna da zenbait aplikapenetarako eta zaila editatzeko testu sinpleen editatzailean.

4- XHTML: HTML eta XML-ren arteko batuketa da. Ingeleseko hitza da ere, eXtensible Hyper Text Markup Language (hipertestu markatuaren hizkuntz-zabalkorra). HTML-a ordezkatzeko pentsatua izan zen, web orrialdeen estandarra izateko. Bere helburua web semantiko bat lortzea da. XHTML informazioa transmititzeko erabiliko da, estilo orrialde (CSS) eta JavaScript-i aspektua eta diseinua utziz.

Orain pentsatzen ari da web orrialdeak berritzea, hau da Web 1.0-tik Web 2.0-ra pasatzea. Web 1.0 HTML-en orrialde estatikoak ziren, eta ez ziren modu erregularrean freskatzen. “puntu com” (.com)-ekin orrialde dinamikoak egiten hasi ziren, eta hauek Web 1.5 deituak izan ziren. Hauetan bisitariak lortzea oso garrantzitsua zen. Web 2.0-ren sortzaileek uste dute, orrialde berri hauek topa-guneak direla edota erabiltzaileen web mendekoak.

Nire ustez, ez dakit zer nolako ezberdintasun dago bai Web 1.0 bai Web 2.0-ren artean. Hala ere, egiten diren berrikuntzak egiten direla, espero dut onuragarriak izan daitezela erabiltzaileentzako. Nahi izan ezkero klikatu hemen, eta irakur ezazue informatakari espertu batzuen iritzia Web 2.0-ri buruz.

Anuncios

1 Response to “Foro III”


  1. 1 nemoforone Miércoles, abril 4, 2007 en 1:48

    What about the possibility of pulling out of Iraq, letting Iran invade and lose resources fighting their own kind,
    and then come in and mop up the dregs?


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

enero 2006
L M X J V S D
« Dic   Feb »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Categorías

Blog Stats

  • 3,358,791 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: