Hizkuntza: hizkera eta idazkera

Hizkuntza dugu gizakiak bere eboluzio osoan sortu duen gauzarik garrantzitsuena. Hau da, zer egingo genuke gizakiak hizkuntza asmatu izan ez balu?, edo hobeto esanda, nola komunikatuko ginateke gure artean hizkuntza eduki ez bagenu?. Baina zer da hizkuntza? Hizkuntza da, pentsamendua adierazi eta komunikatzeko gizakiak duen gaitasuna. Halere, Saussureren arabera, hizkuntza komunitate bateko indibiduo guztiek bere esku duten kode edo keinu-sistema da.

Hasieran hizkuntza soinu soilak ziren, baina denborarekin gizakiak soinu horiei zentzutasuna eman zieten. Horrela nolabait, sortu zen hitza. Baina zer da hitza? Hitza, giza komunikazioaren oinarria da, eta hitzak hizkuntza bateko osagaiak izan dira beti.

Lehen esan dugunez, gizakiok zeinu sistema baten bidez pentsamenduak adierazteko eta komunikatzeko dugun gaitasuna da hizkuntza, eta lotura estua du bai ezagutzeko jarduerarekin eta baita horren emaitzarekin ere, hau da, ezagutzarekin. Hizkuntzaren bidez eskuratzen ditugulako ezagutzak, hizkuntzari esker eusten diegulako ezagutza horiei eta komunikatzeko gaitasuna dugulako elkarbanatzen ditugulako besteekin.
Baina hizkuntza hainbat modutan eman da historian zehar. Lehenengoz, ahoz eman zen hizkuntza (oralitatea), hala ere oraindik ahoz ematen da indar handia hartu baitzuen bere sorreratik, eta nolabait hizkera da hizkuntzaren kanal nagusia.

k.a 3000 urte inguruan agertu ziren lehengo idatziak, eta hauxe izan zen hizkuntzaren bigarren kanala, idazkera. Hortik aurrera zibilizazio askok erabiliko dute idazkera, baina agian greziarrek izan ziren idazkerari lehentasuna eman ziotenek. Garai honetan idazkera hainbat lan literario egiteko erabili zen batez ere eta horrela jarraitu zuen gaur egun arte.

Nik, ordea, filosofiarekin lotuko dut idazkera. Lehenengo filosofo grekoek ez zuten ezer idatzi, beraiek bere filosofia ahoz ematen zuten eta honi lehentasuna emanez, horregatik erretorikaz baliatu ziren beraien filosofia zabaltzerakoan. Dena den, erretorika batez ere hizkuntzan ematen da, eta ahozkoan erabiltzen dugunean oratoriaz baliatzen gara. Erretorikak zehazten du zeintzuk izan behar diren oratorian jarraitu behar diren pausoak: inventio (invenire aditzetik, hitz egingo den gaia aurkitu edota azaldu); dispositio (zatien antolakuntza); elocutio (hitzen aukeraketa, figura eta ornatorekin loturik); memoria (gogoratzea) y actio (diskurtsoaren emisioaren aktorekin loturik, antzerki errepresentaziotik hurbil). Alabaina, Platonek bere filosofia idatzi egin zuen, baina idazki horiek bere baitan dialogoak dira, beraz Platonek hizkera eta idazkera batu egiten ditu. Platonek ere hizkuntzari dialogo bat eman zion: Cratilo; eta mintzaera eta idazkerari buruz hurrengo honetan: Fredo.

Hizkuntzaren eboluzioa aztertu nahi badugu, lan idatzietara joan beharra dugu, hizkeran ezin dugulako aurkitu (Las palabras se las lleva el viento). Horregatik hemen ikus dezakegu zer nolako garrantzia izan duen idazkera hizkuntzarako.
Egun, bi tresna horien erabilera mundu osoan zehar hedatua dago. Denok erabiltzen dugu naturaltasunez hitza eta letra elkarrekin komunikatzeko. Baina hedadura horrek, gizakiak bezala, eboluzio bat jasan du.
Teknologia berriak dira eboluzio hori gauzatu dutenak, hauei esker hizkera eta idazkera askoz gehiago heda daitzeke, idazkera batez ere.

Laburbilduz, idazkera oso garrantzitsua izan da hizkuntzarako, berari esker hizkuntza bizirik iraun duelako eta beti iraungo duelako. Baina agian ezberdiketa hau hobeto azaltzen du Ong-ek

Anuncios

0 Responses to “Hizkuntza: hizkera eta idazkera”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

noviembre 2005
L M X J V S D
« Ene   Dic »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Categorías

Blog Stats

  • 3,358,791 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: