Euskararen historia

Historiaurretik gaur arte mendebaleko Pirinioetako alde bietan bizi izan den herriak euskara izan du bere hizkuntza propioa. Euskara bertokoen hizkuntza izan da gaur egun Europan bizi diren herriak ingurura etorri baino lehen. Orain 3000 urteko euskara ez zen gaur egunekoa bezalakoa, baina gaurkoa haren ondorengoa da, gurasoek seme-alabei belaunaldiz belaunaldi erakutsiriko bera baita. Ez dakigu nondik heldu ziren lehenengo euskaldunak gaur egungo Euskal Herrira, baina badakigu, ordea, inguruko herriak noiz eta nondik iritsi ziren.

Orain dela hiru mila urte inguru uholdeka sartu ziren Europara herri indoeuroparrak. Herri indoeuroparrak, Europa osora zabaldu ziren eta euren ondorengoak gaur egun Europan bizi dira. Heldu ziren lehenetarikoak zeltak izan ziren. Zerbait geroxeago herri latindarrak eta grekoak, lehenengoen hizkuntza, latina, Erromatarren Inperioarekin batera izugarri zabaldu zelarik. Geroago Erromatarren Inperioa desegin zen herri germaniarrak iritsi zirenean. Azkenik, herri baltikoak, albaniarrak, eslaviarrak, iraniarrak… sartu ziren.Gaur egun Europan gehiengoa osatzen duten herri hauen arbasoak inguru honetara etorri aurretik, bertan bizi ziren herri gehienek beraien kultura eta hizkuntza galduz joan ziren. Salbuespen gisa bi herri multzo geratu dira: Europako mendebaldean euskaldunak eta euskara; Europako hego-ekialdean **herri eta hizkuntza kaukasiarrak (georgiera, txetxenera…).

Euskal Herriak, hots euskararen herriak, lurralde zabalagoak betetzen zituen Antzin Aroan. Gaur egungo Euskal Herriaz gain, Akitania eta Pirinioetako alde biak ere euskaldunek betetzen zituzten.

Alabaina, euskaldunak ez ziren izan inguruko herri bakarra. Dakigunez, Erromatarrak penintsulan sartu baino lehen, iberiarrak (herri ez-indoeuroparra) eta, zeltak, zeltiberiarrak eta galiarrak (herri indoeuroparrak) euskaldunen inguruetan bizi ziren:

Iberiarrak: Frantziako hego-ekialdetik Iberiar Penintsulako hegoalderaino zabaltzen ziren, baita Ebro ibaiaren inguruan ere. Euskaldunekin, ekialdean eta hego-ekialdean zuten muga. Iberiarren hizkuntza iberíera zen. Oraindik gauza gutxi dakigu hizkuntza honetaz zein herri honen jatorriaz.

Zeltiberiarrak: Iberiar Penintsulan hedatu ziren, euskaldunen hego eta mendebaleko mugetatik harantzago.-Galiarrak: Akitaniaren iparraldean bizi izan ziren.

Euskararen Hipotesiak:

1) Indoeuroparrak, iberiarrak eta euskaldunak baino beranduago heldu ziren, sarritan pentsatu izan da Iberiar Penintsulako lehen biztanleak iberiarrak izan zirela eta euskaldunak haien ondorengoak eta euskara, iberieraren hondakina, gaur egun arte bizirik heldu dena. Baina gaur egun badakigu euskara eta iberiera bi hizkuntza zirela.

2) XX. mendeko hizkuntzalari batzuek, euskararen jatorria ikertzen jardun zuten eta, euskara eta iberiera jatorri berekoak zirela uste izan zuten:

Orain dela milaka urte Saharako oihana lehortzen hasizenean bertako herriek alde egin zuten norabide guztietan. Iparralderantz abiatu zirenetariko batzuk iberiarren eta euskaldunen arbasoak izan ziren. Gainera, gure hizkuntzak eta Afrikako iparraldeko hainbat hizkuntzek harremanak izan zituzten, eta zenbaitek, euskara Atlas mendikatean gaur egun bizirik dirauen berbere hizkuntzarekin elkartu dute, guk aditzetan erabiltzen dugun -k eta -n atzizkiak (hika) hizkuntza horretan ere erabiltzen da, 2. pertsonaren generoa bereizteko.

3) Beste batzuentzat, euskaldunok eta euskarak herri kaukasiarrekin eta beraien hizkuntzekin harremanak dauzkagu. Kontuan izanik gaur egun Europan bizi diren herri guztiek ekialdetik mendebalderanzko ibilbidea egin zutela. Euskaldunen ahaide batzuk bidean geratuko ziren bizitzen, baina gaur egun euskaldunek eta kaukasiarrek baino ez diraugu. Hipotesi honen arabera kaukasiarrak gure ahaideak dira eta gure hizkuntzek jatorri bera daukate edo izan dezakete. Edozelan ere, hizkuntza kaukasiarren eta euskararen arteko loturarik edo ahaidetasunik ez dago frogaturik eta munduko hizkuntzak taldeka sailkatzean hizkuntzalari gehienek talde berezietan jartzen dituzte.

4) Beste zenbaiten ustez, euskaldunak bertan garatzen eta bilakatzen joan garen Cro-Magnon gizakiaren ondorengoak gara. Neolito Arotik bertan bizi izan diren gizakien ondorengoak garela uste izanik, euskal arrazaz hitz egin dute. Ikertzaile batzuek aurkituriko zenbait giza hezur arakaturik, hainbat berezitasun fisiko berdinak ditugula ikusi dute. Hipotesi honen arabera euskaldunok bertan garatu dugu gure hizkuntza eta kultura, inguruko herriekin beti harreman ugariak izan arren.
Barandiaranek zera gaineratu zuen: “euskarak, lanabesen izenak izendatzean, Harri Aroko gizakien bizimodua islatzen du: aizkora, aitzur, aizto… haitz hitzetik sortuak baitira.

Gai honi buruz gehiago jakiteko edo sakontzeko klikatu hamen: Euskara

Anuncios

1 Response to “Euskararen historia”


  1. 1 Kizi 2 Jueves, julio 11, 2013 en 14:10

    Hi there! This post couldn’t be written any better! Reading through this post reminds me of my good old room mate! He always kept talking about this. I will forward this write-up to him. Fairly certain he will have a good read. Thank you for sharing!


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




The Big Bang Theory

Jeremy Brett

Jennifer Morrison

Hugh Laurie

Courtney Cox

Billy Nighy

Alizee

noviembre 2005
L M X J V S D
« Ene   Dic »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Categorías

Blog Stats

  • 3,349,685 personas han visitado este blog

Suscríbete

Add to Technorati Favorites Add to your del.icio.us network

This Blog works with

Blogissimo

counter


A %d blogueros les gusta esto: